Errealitate Areagotua eta Errealitate Birtuala zure ikastetxean.

Ikusi nola doan Skoobi Plataforma

Zer da Skoobi?

Skoobi Plataforma Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan erronken bitartez ikasteko online plataforma bat da. Bertako edukia Errealitate Areagotuan eta Birtualean ikusi eta sortu daiteke. Ikasteko modu berritzaile bat da.

Zergatik Skoobi?

Skoobi plataformaren helburua ikaskuntza prozesua didaktikoa eta aldi berean dibertigarria izatea da. Errealitate Areagotua eta Birtuala bezalako teknologiak erabiltzen ditugu ikasleak motibatzeko eta hauen ikasketa prozesua esanguratsua izateko.

Skoobi plataforma

Erronken bitartez ikasi, konpetentziak landu eta mundu osotik bidaia dezakete, eta dena ikasgelatik atera gabe! Hau posible da Skoobiko Errealitate Birtual eta Areagotuko esperientziekin. Skoobi plataformak ikasleen sormena eta jakin-mina pizteko erremintak eskaintzen ditu. Skoobi plataformak bi elementu nagusi ditu: bisorea eta editorea.

Skoobi bisorea

Skoobi plataformak mundu birtualeko esperientzia hezigarriak eskaintzen ditu ikasketa prozesua aberastuz. Esperientzia hauek STEAM metodologiaren arabera sortuta daude.

Skoobi editorea

Skoobi plataformak mundu birtualak modu erraz batean sortzeko aukera ematen du, ikasleen sormena landuz. Sortzen duten bitartean ikastea da ikasleak motibatzeko modurik hoberena. Gainera, sortu dituzten inguru birtualak ikusi ahal izango dituzte EB betaurrekoekin, eta baita beraien ikaskideekin elkarbanatu ere.

Sortu esperientzia birtualak modu errazean

Skoobi plataformako editoreak, modu erraz batean, edukia ingurugiro birtual batean txertatzeko aukera ematen digu. 3Dko inguru birtualek pertzepzio espaziala lantzen laguntzen dute, kontzentrazio maila handitzen, eta ondorioz, ikaskuntza prozesua errazten.

Testua

Erantsi testua zure agertokira informazio gehiarri bezela.

Galderak

Gehitu galderak inguru birtualera eta erronkak egin ikasleekin.

Irudiak

Erantsi irudi lauak, mugimenduko irudiak eta 360º irudiak.

Bideoak

Txertatu bideoak agertokira ulermena lantzeko.

3D Objektuak

Gehitu 3D objektuak agertokira. 30.000 objektu baino gehiago ditugu.

Programazioa

Programatu agertokiko objektuen jokaera errealismo haundiagoa emateko.

Bloke bidezko programazioa

Gainera, Skoobin, Scratch bidez Errealitate Aregotu eta Birtualeko esperientziak programa ditzakete, kodigo lerroak idatzi behar izan gabe.

Skoobi Plataformaren bateragarritasuna

Skoobi plataformako edukiak bateragarriak dira hainbat gailuekin. Esperientzia bere osotasunean bizitzeko, Errealitate Birtualeko betaurrekoekin erabiltzea aholkatzen da.

Skoobi plataformarekin bateragarriak diren EB betaurrekoak.

Skoobi plataforma zure ikastetxean nahi duzu?

Deitu edo email bat bidali eta zurekin jarriko gara kontaktuan.

info@educareality.com

647 07 80 56